TODA ERREGINA
Orain
arte idatzi ditudan artikuluetan behin eta berriz aipatu dut Toda erregina,
Sancho Garcés I.aren emaztea izan zena. Baina, nor izan zen Toda? Zergatik
aurkezten dugu Toda haundia bezala? Zein izan zen Nafarroako erresuman izan
zuen garrantzia? Artikulu honetan saiatuko naiz zalantza hauek argitzen.
Toda
Aznarez 876. urteko urtarrilak 2an jaio zen. Bere aitak Aznar Sanchez zuen
izena, “Aznar Sanchez de Larraun bezala ezagutua. Iñigo Aristaren ondorengo
zuzena zen:
Bere
ama Onneca edo Durr izan zen, Fortún Garcés erregearekin batera Kordoban gatibu
egon zena; bertan, bere edertasunak arabiarrak liluratu zituen eta Durr ezizena
jarri zioten (Durr = perla) eta Abd-Allah Al-Andaluseko printzeak emaztetzat
hatu zuen. Printzearekin seme bat izan zuen, Muhammad izenekoa, era berean Abd
al-Rahman III.aren aita izan zena (beraz, Onneca edo Durr Abd al-Rahman
III.aren amona izan zen eta Toda haundia kalifaren izeba). Baina Toda, azaldu
dudan moduan, ez zen jaio Abd-Allah eta Durr-en arteko ezkontzatik: Onneca
askatu zutenean eta Iruñeara itzuli zenean bere lehengusua zen Aznar
Sanchezekin ezkondu zen eta Toda izan zen beraien seme-alabetako bat.
924.
urtean Todaren senarra hil zenean egoera zail bati egin behar izan zion aurre
erreginak: printze oinordekoak (bere seme Garcíak) sei urte besterik ez zituen
eta egoera honek barne arazoak sor zitzakeen erresuman. Baina Lacarra
historiagileak dioen moduan, penintsularen historian lehenengo aldiz adingabe
baten errege izateko eskubidea errespetatu zen; ziurrenik bere aita Sancho
Garcések gozatu zuen errespetuaren ondorioz. Hasiera batean printze gaztearen
tutoretzaz Ximeno arduratu zen (Sancho Garcésen anai gaztea zen, Todaren
koinatua). Baina 931. urteko maiatzaren 29an hil zen, Garcíak oraindik 12 urte
zituenean; Toda haundiari egokitu zitzaion orduan erreinua zuzentzea.
Ez
zen lan errexa izan, izan ere Sanchok eta Ximenok beste anai bat zuten, Iñigo,
errege izan nahian hariak mugitzen hasi zena. Egoera honen aurrean Todak
erabaki bat hartu behar zuen eta bere iloba Abd al-Rahman III.ari babesa eskatu
zion, García gaztea nafar tronuan finkatu zedin. Horrela, 934. urtean kalifa
Iruñean aurkeztu zen, non Todak ongi etorri beroa eman eta obedientzia eskeini
zion. Abd al-Rahman III-ak babesa eman zion baina Nafarroa ez zen bihurtu
Al-Andalusen menpeko lurralde bat, arabiarrak desiatzen zuen moduan;
independentzia adierazpen ugari egon ziren, kalifa berriz ere Iruñeara eraman
zutenak bere agintea bermatu nahian.
Jakina
da Todak Iñigoren saiakerak baretu eta boterea mantentzea lortu zuela bere
iloba arabiarraren laguntzaz, baina momentu horretan beste arazo bat sortu zen:
eskeinitako laguntzagatik Abd al-Rahman III.ak Nafarroa menperatu nahi zuen
(lotura familiarrak egon arren, hauek ez ziren nahikoak kalifa boteretsuaren
handinahia gelditzeko). Hau gutxi balitz, arabiar mugimendu disidente bat sortu
zen Mutarrif Ibn Almundir-en eskutik, Tutera inguruan Leongo Ramiro II.aren eta
Todaren babesa jaso zuena. Honen ondorioz, Nafarroako erregina bi fronteen
artean aurkitzen zen: alde batetik Abd al-Rahman III.aren babesa behar zuen
bere seme gazteari (García) Nafarroako tronua gordetzeko; eta, beste aldetik,
Ramiro II.arekin batera kalifa boteretsuaren aurka jardun zuen. Egoera honetan,
939. urteko abuztuak 1ean Simancas-go bataila ezaguna jazo zen, non 100.000
gizonez osaturiko gudaroste musulmandarra garaitua izan zen Nafarroako Todaren,
Leongo Ramiro II.aren eta Gaztelako Fernán González kondearen gizonen eskutik.
956. urtean idatzi ziren “Anales de San Galo”-ek horrela diote bataila honi
buruz: “ese día, en tierras de Galicia, fue exterminado un innumerable ejército
de sarracenos por una reina de nombre Toda. ¡Y solamente pudieron salvar la
vida su rey y cuartenta y nueve de sus hombres!”. Historiagile batzuk diotenez,
Todak zaldi baten gainean batailan parte hartu zuen, bere gaitasun militarra
erakutsiz.
Simancas-go bataila |
Gaitasun
militarraz gain, gaitasun politiko fina erakutsi zuen, oinordekotzarekin
zerikusia zeukaten gaietan batez ere, bere biloba Sancho “el Craso”-ren (edo
“el Gordo”) kasuan bezala: Leongo Ramiro II.aren eta Urracaren semea zen Sancho
(Urraca, era berean, Todaren alaba zen). Loditasuna eragiten zion gaixotasun
bat zeukan Sanchok, zaldi gainean ibiltzea eta ezpata hartzea eragozten ziona. Leongo
erregea izan zen 956. urtetik 958. urtera, Ordoño IV “el Malo”-k Gaztelako
Fernán González kondearen laguntzarekin tronutik kendu zuten arte. Todak
Iruñean babesa eman zion, lehenbizi biloba argaltzeko asmoz eta gero tronuan
berriz jartzeko asmoz. Helburu honekin, Abu Yusuf Hasday judutarraren laguntza
eskatu zuen nafar erreginak, gizon hau Kordobako gorteko medikua baitzen (garai
honetan judutar eta musulmandar medikuak oso ondo ikusita zeuden iberiar
penintsulan). Ongi etorri beroa egin zioten medikuari erresumako hiriburuan eta
honek osasuna eta tronua agindu zizkion Sanchori, baina baldintza batekin;
Todak, García errege gazteak eta Leongo tronutik kendutako Sanchok Kordobarako
bidea hartu behar zuten kalifaren aurrean aurkezteko. Baldintza onartua izan
zen eta Al-Andaluseko hiriburura joan ziren, non Abd al-Rahman III.ak luxuzko
ongi etorri beroa egin zien bisitari kristauei (ez dezagun ahaztu Toda
kalifaren izeba zela). Sinestezina izan arren, belar misteriotsu batzuek Sancho
sendatu zuten eta errege izandatu zuten berriz ere, 960. urtean.
Sancho "el Craso" |
Pasarte
bitxi honetan ikusten dugun moduan, Toda erreginak gaitasun politiko eta
militar haundiak zituen, eta Nafarroako ohore eta segurtasunagatik edozer
egiteko prest egon zen beti (Toda gehiago behar ditugu hilzorian dagoen gaur
egungo Nafarroan). 958. urteko urriaren 15ean etorri zitzaion heriotza Toda
haundiari, bere bizitzako azken hilabeteak Iruñeatik Kordobara eta Kordobatik
Iruñeara bidaiatzen pasa zituelarik, eta Susoko San Millán monastegian hilobiratu
zuten.
Todaren hilobiko inskripzioa |
Suso-ko San Millán monastegia |
No hay comentarios:
Publicar un comentario