GARCÍA SANCHEZ I
(925 – 970)
García Sanchez I |
García
Sanchez I.a 919. urtean jaio zen eta sei urte zituela bere aitaren oinordekotza
pisutsua jaso zuen, bere amaren (Toda erregina haundia) babesa eta aholkuak
jaso zituela. Gainera, bere osaba Ximeno Garces tutoretzat zuen, errege izateko
beharrezkoa zen guztia berarengatik ikasiz. Ez dago esan beharrik bere ama Toda
eta bere aita Sancho pertsonai famatuak eta errespetatuak zirela, eta hau
García Sanchez I.aren jarreran ere nabaritzen zen: 939. urtean Simancas-go bataila
ospetsuan parte hartu zuen modu aktibo eta ausartan; urte batzuk beranduago (20
urteko printze gaztea zela) ihesean zeuden Abd al-Rahman III.aren gizonen
atzetik joan zen Medinaceliraino; Cirueñan Gaztelako kondea Fernán González
gatibu hartu zuen. Argi dago Toda eta Sanchoren odolak bere indar guztia
mantentzen zuela.
Lehenengoz
Andregoto Galindezekin ezkondu zen, Aragoiko Galindo Aznarez II.aren alaba eta
konterriaren oinordekoa zena. 943. urte inguruan Garciak bere emaztea arbuiatu
zuen; Andregota Aibargo lurretara erretiratu zelarik 971. urtean hil zen arte.
Ezkontza honen ondorioz gertatuko da urte batzuk beranduago Nafarroa eta Aragoi
arteko batzea. Hiru seme-alaba izan zituzten: Sancho Garcés II “Abarka”
(Nafarroako erregea eta Aragoiko kondea), Toda Garcés eta Urraca Garcés.
Bigarrengoz ezkonduko da Teresa Ramírezekin, Leongo Ramiro II.a erregearen
alabarekin hain zuzen. Bi seme izan zituen Teresarekin: Viguerako Ramiro Garcés
eta Jimeno Garcés.
Lehen
aipatu ditudan ekintza militarretaz gain, garrantzitsuagoa iruditzen zait
erreinuaren biziraupena bermatzeko Garcíak jokatu zuen papera. Izan ere,
balentrien eta konkisten garaia atzean utzi eta garai berri bat aurkezten
zitzaion erreinuari: monarkiaren ezarpen eta sendotzearen garaia. García
Sanchezek helburu hauek lortzearen alde borrokatu zuen eta historiagile batzuk
ez daude oker “sistemaren antolatzaile haundia” bezala izendatzen dutenean.
Berari esker, monarkia gazteak oinarri sendoak ezarri zituen hain nahasia zen
X. mende horretan.
Abd al-Rahman III.a |
Alde
batetik Kordoba zegoen, Abd al-Rahman III.aren agindupean. Kalifa haundiak ez
zuen uste (bere armadaren botereagatik) Nafarroak, politikoki edo militarki
arazorik sor ziezaionik. García segituan konturatu zen honetaz eta bere burua
jarrera defentsiboan jokatzea kondenatua ikusi zuen. Musulmandarren botere
haundiaren aurrean egin zezakeen hoberena ez al zen? Beste alde batetik Leongo
eta Gaztelako erreinu kristauak zeuden. Leongo erresuma beharrezkoa aliatua
zen, baina iluna aldi berean. Gertueneko alboan gaztelar independentziaren
lehenengo adierazpenak ematen hasi ziren, Fernán González zaldunaren eskutik
(etorkizunean arazo dramatikoak sortuko dira lurralde hauetan...). Ekialdean,
berriz, aragoitarrak kokatzen ziren, oraingoz arazorik sortzen ez zutenak.
Iberiar penintsula X. mendean |
García
Sanchezen erregealdiak, beraz, erreinua egonkortzeko eta antolatzeko balio izan
zuen, erresumaren mugen inguruan zeuden beste herriekin erlazioak bere horretan
mantenduz eta borroka armatu garrantzitsu eta erabakiorrak ekidinez. 970.
urteko otsailak 22an hil zen eta Monjardín-eko gazteluan ehortzia izan zen,
bere aitaren ondoan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario