SANCHO GARCÉS I
(880 – 925)
Sancho Garcés 880. urtean jaio zen
Zangozan. Jimena leinuaren lehenengoa izan zen. Toda erregina haundiarekin
ezkondu zen eta zazpi seme-alaba eduki zituzten: Urraca Sanchez, Leongo Ramiro
II.arekin ezkondu zena; Iruñako Oneca, Alfonso IV “el Monje”-rekin ezkondu zena
eta 926 eta 931 urteen artean Leongo erregina izan zena; Iruñako Sancha,
lehenengoz Leongo Ordoño II.arekin ezkondu zena, bigarrengoz Álvaro Herraneliz
arabako kondearekin eta hirugarrengoz Ferrán Gonzalez gaztelako kondearekin;
Garcia I Sanchez, Teresa Ramirezekin ezkondu zena (leongo Ramiro II.a eta
Adosinda Gutierrezen alaba); Belaskita, lehenengoz Murio Velaz arabako
kondearekin ezkondu zena, bigarrengoz Ribagorzako Galindorekin eta
hirugarrengoz Fortún Galindezekin; Iruñako Munia; eta Iruñako Orbita, Huescako
gobernadorea zen al-Tawilekin ezkondu zena.
Fortún Garcés Leireko monastegira
erretiratu ondoren, bere errege postua hartzeko prest zeuden gizon ugari
aurkeztu ziren. Hauetatik aukera gehien Iñigo Garcesek zeuzkan (Sancho Garcesen
anaia); Fortún kanpoan zenean berak egiten zituen erregente lanak eta kronika
batzuetan “Rex” bezala izendatzen dute. Baina honen aurrean Sancho Garcés
agertzen da, bere ezagutza militar eta politikoak hamaika aldiz erakutsiak
zituen eta barne eta kanpo babesaz gozatzen zuen, beranduago ikusiko dugun
moduan.
Gaztea,
sutsua eta noblea, arriskuan zegoen erreinu bat biziberritzeko aproposa zen.
Bera baino lehenago errege izan zirenek saiakera ugari egin arren, etsai
kristau ugari zituen eta Banu Qasien mehatxupean zegoen erreinu gaztea. Beraz,
historiagile askok esan duten moduan, erreinuaren berpizkunde moduko bat eman
zen Sancho Garcesen erregealdian.
Ximena leinua |
Oviedorekin zegoen aliantzak jarraitu
egin zuen; Alfonso III.ak dinastia aldaketari babesa eman zion. Horrela egin
zuen ere Pallárs-go Ramon kondeak, bere arreba Dadildis Garcia Jimenezekin
ezkondu zelarik. Aliantza hauek ekialdean eta mendebaldean babesa eskeintzen
zioten erreinuari, berfundazio indartsu baten seinale.
Nafarroak musulmandarrekin zituen
borrokak bere jarraipena izan zuen erregealdi honetan. Lehenik
Musa Ibn Musaren biloba zen Lubb Ibn Muhammad-i egin zion aurre. Kalifatoaren goiko markan
(Al-Andalus “Taifa” izeneko markatan zegoen banandua; Banu Qasien lurrak “marca
superior” edo goiko markan zeuden kokatuta). Ondoren, Kordobaren aurka
borrokatu behar izan zuen Sanchok; Kalifak bere haundinahian (Toledoko erregea
zen eta Huescako lurraldeak menperatzen zituen) 907. urtean bere gizonekin
akanpatu zuen Irauñatik oso gertu. Garesti atera zitzion, izan ere urte bereko
iralaren 29an heriotza aurkitu baitzuen Baskoiek eta Sarataniyyin-ek
(aragoitarrak) eginiko enboskada batean harrapatu zutenean.
Banu Qasiak |
911. urtean berriz, Huescako jauntxoak
(al-Tawil musulmandarra) Iruñarako bidea hartu zuen, bertan Abd-Allah Ibn
Muhammad-ekin batzeko asmoz. Sosen porrot partziala hartu ondoren, Roitara
erretiratu zen. Sancho Garcés nafarra bere atzetik zuela konturatu orduko
ihesari ekin zion.
Errege berriak errespetua irabazten zuen heinean, beste lurralde batzuekiko
interesa pizten joan zitzaion; Lizarrako eta inguruko lurretan Carcar gotortu
eta gotorleku estrategikoa eraiki zuen Vigueran. Gainera,
defentsarako posizio garrantzitsu bat menperatu zuen, Deioko San Esteban edo
Monjardín.
Deioko San Esteban (Monjardín) |
Ondoren, Najerara
arte iritsi zen eta Calahorra okupatu zuen. Ez zen denbora askoz izan,
Abd-Allah Ibn Muhammad eta Banu Qasiek menperatu baitzuten 914. urteko
ekainaren 15ean, inguruko Valtierra eta Caparroso herriak gotortuz. Baina
hauentzat ere ez zen denbora askoz izan, urte bat beranduago Sancho Garcés
erregeak Bardeetan eginiko enboskada batean Abd-Allah Ibn Muhammad harrapatu eta
musulmandarren gudarosteko 1.000 zaldun hil baitzituen. Erreskatea ordaindu
zuen presoaren anaia zen Mutarrifek, baina Falces eta Caparrosen truke, bere
alaba Urraca eta bere seme Fortún “bahitu” moduan emateaz gain.
Baina garaipenak amaitu egin ziren.
918. urtean Sancho Garcesek eta Oedoño II.ak espedizio bat egin zuten Tutera
inguruan, Calahorra, Arnedo eta Vigueratik Valtierra herriraino, bertako
mezkitari sua emanez. Abd al-Rahman III.a kalifarentzat gehiegizkoa zen hau,
eta bere armadarekin 920. urteko ekainaren 4ean kordobatik ateratzea erabaki
zuen. Toledo, Gualajara, Medinaceli, Osma eta San Esteban de Gormazetik
Cluniaraino iritsi zen, ondoren Tuterarako bidea hartuz. Bertatik Muhammad Ibn
Abd-Allah eta bere zaldunak bidali zituen Carcar gotorlekua erasotzeko, baina
hutsa aurkitu zuen defendatzaileak ihesean jonak ziren eta. Bitartean kalifa
bera Calahorra aldera joan zen, bere inguruak guztiz suntsituz. Sancho bertatik
ihes egina zen Arnedon babesa aurkituz eta bere indarrak berrantolatu zituen
Lizarra inguruan. Musulmandarrek orduan iparralderantz jo zuten Guesalaz
haranetik, armada guztia gudu formazioan antolatuta.
Valdejunquera |
Orduan etorri zen akatsa: ez dakigu
Ordoño II.ak agindua eman ote zuen, baina nafarrek eta leondarrek bataila
aurkeztu zuten musulmandarren gudaroste boteretsuaren aurrean. Zergatik izan
zen akatsa? Gogoratu behar dugu nafarrak (euren arbasoen antzera) gerrillariak
zirela eta ez zeukatela ezagutza eta esperientzia militarrik musulmandarren
armada ordenatu eta esperientziadunaren aurrean. Sarraskia, triskantza… izan
zen bertan gertatutakoa. Kristauen porrota sekulakoa izan zen. Ehunka iheslarik
iparraldera jo zuten eta Muezko gotorlekuan babestu ziren; kalifak beraien
atzetik joateko eta bera aurrean zegoela burua mozteko agindua eman zuen.
Gatibu batzuk ere egon ziren; Dulcidius, Salamankako apezpikua, eta Hermagius,
Tuy-ko apezpikua. Porrota mingarria izateaz gain, Viguera galtzeak (Sancho
Garcesek gotorleku estrategikoa eraiki zuen bertan) baskoiak nahigabetu zituen
ziurrenik.
Banu Qasiek probetxua atera nahi izan
zioten egoera berri honi, baina nafarren erregeak mendekua hartu zuen 922. urtean
Viguera berreskuratuz eta bertan San Martin de Albelda monastegia erakiz. Urte
bat beranduago, Ordoño II.a Najeraz jabetu zen eta eskertza moduan Santa
Colomako monastegia berrezarri zuen. Gertaera garrantzitsu hauek Banu Qasien
botere galera (Ebro inguruko lurretan eta Tuteran) adierazten zuen eta ondorioz
Nafarroako erregearen lurraldeei gehitu zitzaion Errioxa.
Abd al-Rahman III.a garaipen kristau
hauekin haserretu egin zen eta 924. urtean Iruñarako bidea hartu zuen armada
boteretsu batekin. Lacarra historiagileak ondo deskribatzen du gertaera hau,
eta bere hitzak erreproduzitzea egokia iruditu zait:
“Salió de Tudela el
10 de julio, y pasó por carcar, peralta, Falces y Tafalla, causando
destrucciones sistemáticas. Luego fue a Carcastillo, donde tomó la decisión de
penetrar hasta el mismo corazón del país de los infieles, desde donde inician
sus ataques y donde se consideran seguros. Siguiendo al curso del Aragón, el
ejército pasó, tomando todas las precauciones necesarias, por el desfiladero de
al Markwir y llegó al pueblo de Sakunihisa (Zangoza), de donde era originario
el rey cristiano. Luego realizó la travesía desde el valle del Aragón al del
Irati, y de ahí llegó al fuerte de Leguin (cerca de Urroz), desde donde se
dirigió a Pamplona, abandonada por su población.
El príncipe entró
personalmente en ella y, después de recorrer la ciudad, ordenó la destrucción
de todas las casas y de una célebre iglesia (la Catedral prerrománica) que allí
se encontraba y que servía a los infieles para cumplir con sus prácticas
religiosas: no quedó piedra sobre piedra. Después le llegó el turno a Sajrat
Qais (¿Ezcaba o San Miguel de Aralar?), donde Sancho había construido una
iglesia cuidadosamente protegida. Ese perro infiel (Sancho) apareció en una
montaña vecina para defender la iglesia, pero los servidores de Dios lo
pusieron rápidamente a la fuga, y tanto la iglesia como el pueblo fueron pasto
de las llamas. Luego el ejército prosiguió su ruta por el desfiladero de
Hercala, hacia Belascoáin, Sarría, Mañeru y Dachero, evitando San Esteban de
Monjardín, plaza fuerte en la que Sancho había depositado toda su confianza.
¿Jugaban al escondite?
El propio rey se
había establecido en las laderas del Montejurra, pero el califa pasó por
Sartaguda y llegó a Calahorra, que encontró arrasada. Tras lo que, pasando por
Valtierra, plaza musulmana en la que hizo provisión de víveres, llegó a Tudela,
y de allí salió el 10 de julio para Córdoba, en donde estaba de regreso para el
1 de agosto.”
Laburtuta, musulmandarren ibilaldi
militarra izan zen, mehatxaile eta erasotzailea nafar lurraldeetan barrena.
Indar erakustaldia izan zen, baino berezko istilu edo liskarrik gabe eta
emaitza erabakior edota kristau mugen aldaketa garratzitsurik gabekoa. Sancho
Garcés Nafarroako erregearen trebetasunak hondamendia ekidin zuen.
Zoritxarrez, urte hortan bertan (924)
gaixotasun bat garatu zuen eta Salazarko San Pedro de Usar-era joan zen bere
emazte Toda erreginarekin. Bertan sendatu zela pentsatu zuen, baina ez zen
horrela izan; bigarren fundatzailea eta Jimena dinastiaren lehenengoa 925.
urteko abenduak 11ean hil zen, 45 urte zituela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario