FORTUN GARCES
(830 - 926)
Fortun Garces, El Tuerto (Al ankar) edo El Monje bezala ezagutua, Iruñeako edo
Nafarroako erresumako hirugarren erregea izan zen, bere historia aurrekoena
baino motxagoa eta zoritxarrekoa izan arren.
Gogoratu behar dugu, bere aitaren
erregealdian, Kordobako Emirra (Muhammed) eta erreinu kristauak etsaiak zirela.
Egoera honetan, Al-Kastileko (Milagro) gudu batean musulmandarrek preso hartu
zuten Fortun Garces printzea, bere alaba Onnecarekin batera Kordobako
espetxeetara eraman zituztelarik.
Al Kastil |
Kordoban preso
zeudela, Onnecaren edertasunak (Kordobako gortean Durr edo La Perla ezizena jarri zioten) Abd-Allah printze musulmanaren
arreta erakarri zuen, eta bere emaztetzat hartu zuen. Seme bat ere izan zuten
elkarrekin, Muhammad izenekoa. Guretzat oraingoz ezezagunak diren
arrazoiengatik, Abd-Allahak bere semea hiltzeko agindua eman zuen. Baina
erahila izan baino lehenago, esklabu bezela zuen emakume nafar batekin (Muzna)
seme bat izan zuen, handik urte batzuetara Abd Al-Rahman III.a Kalifa ospetsua
bilakatuko dena.
882. urte aldera
askatu zituzten Fortun eta Onneca (bere senarrak arbuiatuta) eta Iruñearako
bideari ekin zioten. Onneca errsumako hiriburura 35 urterekin iritsko da, eta
emakume gaztea izanik bigarrenez ezkonduko da Larraungo Aznar Sanchezekin.
Eskontza honen fruitu, Toda erregina haundia jaioko da.
Jarraitu aurretik kontuan hartu behar
dugu Nafarroako erreinuan bizi den egoera: Tuterako Banu Qasi familiarekin
zituzten erlazioak ez ziren Iñigo Aristaren garaiakoak bezain onak; Kordobatik
behin eta berriz espedizioak egiten ziren erreinu kristauen aurka; iparraldean
Frantziarrak beti bezain handizaleak; eta Asturiago Alfontso III.arekin
aliantza arriskutsu batek gauza onak eta gauza txarrak ekartzen zizkion
erreinuari.
Egoera honetan iritsi zen Fortun
Iruñara, eta gutxi balitz, espetxeko egonaldi luzetik nekatuta eta bokazio
militarrik gabe iritsi zen. Badakigu Alfontso III.arekin zuen aliantza mantendu
zuela, aliantza boteretsua baina aldi berean arriskutsua: 883. Urtean Al-Mundif
printzipeak Leongo bidean Deyoko zonaldea (Ega haranean, Lizarratik gertu)
erasotu zuen. Bitartean, Banu Qasiak berean jarraitzen zuten, Tutila, Saraqusta
eta Al-Burjetik gertu zeuden herriak eta lurraldeak bereganatuz Muhammad Ibn
Lupp-en eskutik.
Leireko monastegia |
901.
urtean, Fortun Garces, nekatuta eta itxaropena galduta, Leireko San Salvador
monastegira joango da; lehenengo bertako kongregazioan onartua izateko eta
ondoren bertara (monastegira) erretiratzeko. Baina urte bat para arte ez da
emango errege aldaketa eta horrekin batera dinastía aldaketa. Beraz, Arista
dinastiaren hirugarren eta azken erregea Leiren hilko da 96 urterekin,
gaixotasun baten ondorioz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario