GARCIA IÑIGUEZ
(805 - 882)
Arista dinastiaren bigarrena izango da
Garcia Iñiguez. Ibn Hayyan-ek bere kronika musulmanetan esaten du: “Garsiya Ibn
Wannaqo, emir de los Baskunis”. Urteetan zehar bere aitaren ondean egon zen errege izateko prestatzen eta erregeren tokia hartuko zuen (erregente moduan)
haren gaixotasunaren azken urteetan. Ibn Hayyan-ek dio: “A Wannaqo Ibn Wannaqo
(Iñigo Iñiguez) le sucedió su hijo Garsiya, en quien recayó el emirato de
Pamplona”.
Bere ama Toda erregina haundia izan zen
(honen bizitzaren gora beherak beste baten argituko ditut) eta bi arreba izan
zituen: Nunila Iñiguez, Garcia “el Malo”-rekin ezkondu zena, eta Assona
Iñiguez, Banu Qasi dinastiako Musa Ibn Musa handiarekin ezkondu zena, bi
dinastien arteko harremana edo aliantza político-familiarra sendotuz.
Zuhaitz genealogikoan azaldu ez arren,
badakigu laugarren emazte bat izan zuela, baina lehenago garaiko gertakizunak
eta hauen ondorioak aztertuko ditut. Izan ere, Nafarroako erresumaren bigarren
erregeak aldaera politikoa eragingo du, erreinuaren biziraupena ziurtatu
nahian.
Iruñako erresuma, hasieran, eta
Nafarroako erresuma beranduago, oinarri sendo batzuen gainean osatu zen
aliantza jokuari esker (aliantza familiarrak eta politikoak Banu Qasi-ekin).
Itunik egon ez arren aliantza hauek mugitzeko askatasuna eta independentzia
erlatiboa ematen zioten pirineoetako erresumari. Honek ordea, guztiz sumintzen
zuten Asturiasgo erregea, lehenengo momentutik fronte kristau bateratua sortu
nahi bait zuen arabiarrei aurre egiteko.
Baina biraketa politikoa etorri zen
Nafarrentzat, erlazio nafar-asturiarrak guztiz aldatuz. Izan ere, Garcia
Iñiguez-en laugarren emaztea Asturiasgo Ordoñez I.a erregearen alaba izango da.
Nafar testuen artean Leodegundiari eskeinitako bertso batzuk ageri dira, non
argi geratzen den errege nafar batekin ezkondu zela (bertsoak irakurri).
Nola uler daiteke horrelako aldaera
politikoa? Alde batetik, Musa Ibn Musak zuen handinahiak eragin zuen Nafar
joera politikoaren aldaketa. IX. mendearen erdialdean Iñigo Iñiguez Iruñako
erresumako erregea eta Abd Al-Rahman Kordobako kalifatoaren emirra hil ziren.
Banu Qasien buruzagiak heriotz hauek erabili zituen bere lotura politikoak
(Nafarrekin eta Kordobako musulmanekin) askatzeko. Indartsua sentitzen zen,
bere burua penintsulako hirugarren erregetzat izendatzeraino: Kordobako Abd
Al-Rahman II.a eta Asturiasgo Ordoño I.aren atzetik.
Beste alde batetik, Garcia Iñiguezek
pirata normandiarrekin izandako liskarrak konpontzeko Ordoñez I.aren laguntza
behar izan zuen, 859. urtean normandiarrak Ebro ibaia Tortosatik Tuterara nabigatu
ondoren Puenta la Reinatik
(garaiko Garés) Iruñea erasotu zutenean. Sarraski handia eragin zuen erasoa
izan zen, nafar erregea bera gatibu hartu zutelarik. Erreskatea ordaintzeko
70.000 eta 90.000 urrezko txanpon artean eskatu behar izan zizkion Garcia
Iñiguezek Asturiasgo erregeari, bere semeak normandiarren esku utziz Galiziara
bidaia egin ahal izateko.
Aipatzekoa
da ere, Iruñeako erresumako bigarren erregeak ez zuela bere aitak bezain ondo
ulertzen musulmanekin zuten aliantza politiko-familiarra, kontzientzia
kristauagoa zuen eta.
Asturiasgo Ordoño I.a |
Musa Ibn Musa |
Gauzak
horrela, ulertzekoa da Nafarroako erregeak beste aliantza bat bilatu izana,
batez ere Banu Qasi familiak bere ibilbide propioa hasi baitzuen. Aspaldiko
laguntasuna desagertzen joan zen eta ez zen denbora asko iagro lehenengo
liskarrak gertatu arte nafarren eta Banu Qasien artean. 854. urtean elkarren
aurka borrokatu zuten Toledotik gertu dagoen Guadacete ibaiaren ondoan eta 855.
urtean Musaren armada batek Arabako lurraldeak konkistatzeari ekin zion.
Musulmanen erasoekin jarraitzen dugu.
859. urtean Musa Ibn Musa Iruñea konkistatzen saiatu zen eta sekulako porrota
jasan zuen, guda zelaian zauritu eta ihes egin zuenean. Urte bat beranduago,
Muhammad emirrak pertsonalki zuzendu zuen Nafarroako erresumaren aurkako erasoa
eta gotorleku ugari atzemateaz gain erregeren semea, Fortún, preso hartu zuen
(22 urte egon zen preso Kordobako espetxeetan).
Baina 862. urtean berriz ere aldaketak
egongo dira penintsulako erresumen artean. Izan ere, urte horretan Musa Ibn
Musaren heriotza etorriko zen (Guadlajarako gobernadore Izraq-ek hil zuen). Lasaitasuna
zabaldu zen nafar lurretan, musulmanen arteko barne liskarren ondorioz Musaren
semeak oso independienteak sentitzen baitziren Kordobarekiko. Gainera, Asturiarrekin
aliantza sendotzen zijoan bi dinastien arteko ezkontzak zirela medio.
Iparraldeko musulmanak Nafarroako
erregearen laguntza behar izango dute Muhammad-ekiko independentzia mantendu
nahian. Honek Emirraren haserrea eragin zuen eta 873. urtean Iruñea erasotu
zuen berriz ere. Muhammad-en semeak ere Nafarroa erasotu zuen, urteetan zehar
lurraldeko uztak suntsituz.
Bitartean,
Asturiasen, Ordoño I.a erregea hil egingo zen eta bere semeak, Alfontso III.ak,
ordezkatuko zuen. Gogoratu behar dugu Alfontso III.a eta Garcia Iñiguez
koinatuak zirela.
Nafarren
erregeak, iparraldeko musulmanekin eta Asturiasgo kristauekin zituen harremanak
sendotu zirela ikusiz, Kordobako emiratoa erasotzen hasi zen, askotan Huescako
Amrus-en laguntzarekin. Ondorioz, hiruko aliantza baten modukoa sortu zen,
Alfontso III.a, Garcia eta iparraldeko musulmanek osatzen zutena.
Zoritxarrez, aliantza honek ezin izan
zuen Garcia Iñiguez Nafarroako erregearen heriotza sahiestu. Lumbier nafar
herrian Lubb Ibn Musak hil zuen 882. urte inguruan. Kordoban 22 urte preso egon
zen bere seme Fortun Garcesek oinordetuko zuen erreinu osoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario