IÑIGO ARISTA
(770 - 852)
Iñigo Arista (edo Iñigo Iñiguez) 770.
urtean jaio zen. Bere jaiolekua zehazteko garaian, bere aitonaren (Ximen edo
Jimeno “Indartsua”) bizitzaren pasarte batetara jo behar dugu: 781. urtean
Ximen “Indartsuaren” gotorlekua erasotu zuen Abd Al-Rahman I.a Al-Andaluseko
gobernadoreak, Pirineoetako aranetako batean (Erronkari?, Salazar?). Beraz,
badakigu baskoien burua izango zen Iñigoren jatorria bera aitonaren berbera
zela, honen jaiotze data eta erasoaren urtean kontuan hartzen baditugu.
Iñigo Ximenez eta Onnecaren semea zen,
Fortuño Iñiguez bere anaiaren moduan. Iñigo Ximenezen heriotzak Onneca
bigarrenez ezkontzea ekarri zuen, Musa ibn Fortún musulmanarekin. Beste hiru
seme izan zituen honekin: Mutarrif ibn Musa, Fortún ibn Musa eta Musa ibn Musa.
Beraz, guztira lau anai izan zituen Iñigo Aristak.
Ebrotik
gertu, Moncayo inguruan erlijio musulmanera bihurtutako gizon eta emakumeak
bizi ziren, Banu Qasi familia hain zuzen ere. Oso independientea ziren eta
arazoak izaten zituzten Al-Hakam garaiko emirrarekin, honek familia kontrolpean
edukitzeko mugimendu militarrak egiten bait zituen (adibidez 803. urtean Tutera
fortifikatu zuen Al-Hakamek bere semea zen Yusuf gobernadore moduan ezarriz).
Familia honetakoa zen Musa ibn Fortún.
Banu Qasien eta Arista dinastiaren artean zegoen hurbiltasun geografikoatik eta
Onnecaren bigarren ezkontzak bultzatuta bien arteko aliantza
politiko-familiarra sortu zen. Horrela, urteetan zehar batera egiten diete
aurre kanpo mehatxuei: iparraldetik Carlomagnok saiakera ugari egin zituen
Iruña eta Zaragoza konkistatu nahian; hegoaldean Kordobako Kalifatoak Banu Qasi
familia kontrolpean izan nahi zuen eta mendebaldean Asturiasgo koroak ez zion
uko egingo konfrontazio horrek sortzen zituen aukerak aprobetxatzeari.
Arista dinastiara bueltatuz, litekeena
da bere haurtzaroa 778. urteko guduak markatuta geratu izana; urte horretako
abuztuaren 15ean Baskoiek (Banu Qasi dinastiaren laguntzarekin?) Carlomagno
haundiaren gudarosteko atzegoardia garaitu zuten, erregearen iloba eta armadako
jenerala zen Roland bertan hil zutelarik.
Iñigo Iñiguez Iruñako erresumako errege
izatera iritsi aurretik, frantziarrak Iberiar penintsulako iparraldea
konkistatzen saiatu ziren behin eta berriz. Girona 785. urtean eta Bartzelona
801. urtean konkistatu zituen Karlos haundiak bere semea zen Luis “el
piadoso”-ren laguntzaz, musulmanak bere erreinutik kanpo mantendu nahian. Bere
helburua Hispaniako Marka sortzea zen, posizio hoietatik Kordobako Kalifatoari
aurre egiteko eta erresuma frantziarra babesteko. Konkista hauek eragin asko
izan zuten penintsulako erreinu kristau eta musulmanetan. Honen ondorioz, 806.
urtean, nafarrak Abd Al-Hakamen eraso baten beldur ziren (Carlomagnori aurre
egiteko posizio indartsuak beharko zituen) eta frantziarren babesa onartzera
behartuta ikusi zuten euren burua.
Marka Hispanikoa Karlos handiak
Pirineoetan sortu zituen lurraldeen eta konderrien multzoaren izen orokorra da.
Eskualde ugariz osatuta egon zen garai ezberdinetan zehar: Iruñea, Zangotza,
Bartzelona, Besalú, Cerdanya, Conflet, Empordà, Girona, Jaka, Osona, Peralada,
Ribagorza, Roselló, Sobrarbe, Urgell eta Vallespir.
Baina 814. urtean Carlomagno hil egin
zen eta 822. urtean Kordobako Emiratoko errege zen Abd Al-Hakam hil zen.
Frantziarren enperadore Luis “el piadoso” izango zen eta Abd Al Rahman II.a (Musa
Ibn Musaren lagun ona zena) izango zen musulmanen errege. Gainera, 824. urtean
Iruñean Iñigo Arista erresumako errege izendatzen dute, Arista dinastiaren
lehenengoa izango zena.
Urte horretan bertan, gertakizun
guztien ondorioz eta Iruñean errebolta giroa zegoela jakin zuenean (Marka
Hispanikoaren garaian frantziarrek hirian gobernadore moduko bat ezarri zuten,
Velasco familiako kidea) armada boteretsua bidali zuen Luis “el piadoso”-k.
Iñigo Aristaren nafarrek ezin zioten horrelako gudaroste bati aurre egin eta ez
zuten ezer esan hirira iritsi zirenean, baina 778. urtean gertatu bezala, Orreagan
porrota jaso zuten frantziarrek etxera itzultzerakoan.
Hemendik aurrera, Kordobako Emiratotik
Iruñea menperatzeko saiakera gehiago egongo dira (843, 844, 847 eta 850.
urteetan) baina Abd Al Rahman II.ak eta Musa Ibn Musak zuten erlazio onari
esker, bakea iristen zen Iruñeako erresuma (oraindik) txikira.
IX. mende erdialdean (851. urteko
bukaeran edo 852. urteko hasieran) hil zen Iñigo Iñiguez edo Iñigo Arista,
gaixotasun batek paralisia eragin ondoren. Historiako momentu hau da Iruñeako
erresuma (ondoren Nafarroako erresuma) indartzen hasten den momentua, Banu
Qasien laguntzarekin egonkortasun ekonomikoa eta politikoa lortzen bait ditu:
Su corona, ese el yelmo; su trono, la silla de montar; su cetro, la espada; su paso, el de la avalancha que desde las brumosas cimas corre por el valle y por la soleada llanura, con la impetuosidad del que entrevé la tierra prometida.
No hay comentarios:
Publicar un comentario