NAFARROAKO
ARMARRIAK II
Gaur
egun Nafarroako armarrian kateak agertzen dira, baina ez da beti horrela izan. Navas de Tolosako gudako kondairak hasi
zuen armarriaren egokitzapena orain ezagutzen duguna bihurtu arte, Antso VII.a Azkarraren erregealdian (XIII. Mendean
hain zuzen ere).
Goran ikusten duguna armarriaren eboluzioaren hasierakoa da. Armarri hau baino lehenago, bola gabeko zortzi besoek osatzen zuten (aspa eta gurutze moduan jarrita). Normalean bola ugari agertzen ziren armarrietan eta erdiko puntua modu ezberdinez adierazten zen: errematxe soil batetik hasita Zitori horia edo Flor de Lis bat arte (horrela agertzen da Tuterako katedralean adibidez).
Hurrengo
armarri hau Teobaldo I.aren garaikoa da. Antso VII.aren semea eta Xampaina
dinastiaren lehenengo erregea izan zen honek, bere armarrietan aurrekoen
eboluzio bat erabiltzen du. Hemen hasten da gudu famatuaren kondaira pixka bat
sortzen (Navas de Tolosa) eta irudian
ikusi daitekeenez, zortzi besoak itxi egiten ditu eta erdiko puntua esmeralda
batean bihurtzen da, aurreko errematxea alde batera utziz. Ikusi dezakegu gaur
egungo armarriarekin antza handiagoa duela, oraindik besoak kate bihurtu ez
diren arren.
XVI. mendetik aurrera besoek kate itxura
artzen dute irudian ikusi dezakegun moduan (Karlos III.aren garaian ere
agertzen diren arren). Garai honetan ere, Navas
de Tolosa-ko guduaren kondairak indar handia artzen du, Nafar identitatea
aldarrikatzeko batez ere, ez baitugu ahaztu behar XVI. Mende honetan galtzen
duela bere subiranotasuna Nafar erreinuak.
Kondaira
1212. urteko uztailaren 16an, Navas de Tolosa edo Al-Uqab-ko
gudua izan zen,
Jaengo herri honen inguruetan. Al-andalus kontrolpean zuten Almohade-musulmanek
Alarcosko guduan porrota jaso ondoren, espedizio berria prestatzeari ekin zioten.
Alfontso VIII.a Kastillako erregeak hori
jakin zuenean, Aita Santuaren bitartez penintsulako erresuma kristau guztien
aliantza bat prestatu zuen Muhammad An-Nasir Kalifak
berak zuzenduriko armadaren aurkako borrokarako.
Garaiko kalkuluen arabera, indar kristauak
180.000 gizonez osatuta zeuden. Indar arabiarrak berriz, 400.000 - 470.000
gizonez osatu ziren. Gaur egungo kalkuluen arabera, gizon kopurua nabarmen
jaisten da: 70.000 kristau eta 100.000 arabiar inguru.
Antso VII.a eta bere gizonek armada
kristauaren eskuineko hegala babestu behar zuen, erdian López de Haro eta
bizkaitarrak (gogoratu behar dugu XII. mendearen bukaeran eta XIII. mendearen
hasieran Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa Kastillak konkistatu zituela) eta
ezkerreko hegalean Aragoiko Pedro II.a eta bere gizonak. Bizkaitarren atzean,
Kastillako Alfontso VIII.a eta gainontzeko indar kristauak aurkitzen ziren.
Kondairak dioenez, armadaren erdialdea indargabetzen
hasi zen eta porrot kristaua berehalakoa zen errege nafarrari eskuinetik
erasotzeko ideia otu zitzaion momentuan. Haren ustez mugimendu horrek Al-Nasir
zegoen muinora eramango zuen, bertatik zuzentzen bait zuen gudua komandanteak.
Al-Nasir seguru sentitzen zen leku hartan,
indar miltarrez osatutako hesi baten atzean (gameluak ahaztu gabe, beraien
artean kateen bitartez loturik zeuden gizonez osatutako guardia pertsonala)
Antso VII.a eta bere nafarrak azaldu zirenean giza-hesian zulo nabarmena
eginez.
No hay comentarios:
Publicar un comentario