Haltzak eztü bihotzik,
ez gaztanberak ezürrik
enian uste erraiten ziela
aitunen semek gezürrik.
Andozeko ibarra,
ala ibar lüzia!
Hiruretan ebaki zaitan
armarik gabe bihotza.
Berteretxek oheti
neskatuari eztiki:
"Abil, eta so eginezan
ageri denez gizonik".
Neskatuak berhala,
ikusi zian bezala,
hirur dozena bazabilzala
leiho batetik bestera.
Berteretxek leihoti
jaun kuntiari goraintzi;
ehün behi bazereitzola
bere zezena ondoti.
Jaun kuntiak berhala,
traidore batek bezala;
"Bereteretx, aigü bortala,
ützüliren hiz berhala".
-"Ama, indazüt atorra,-
mentüraz sekülakoa!
Bizi denak orhit ükenen
dü Bazko biharamena.
Marisantzen lasterra
bostmendietan behera!
Lakharri Büztanobian sartü
da bi belhaiñak herresta.
-"Büztanobi gaztia,-
ene anaie maitia,
hitzaz hunik ezpalinbada,
ene semia juan da".
-"Arreba, ago ixilik,-
ez, otoi, egin nigarrik;
Hire semia bizi balinbada,
mentüraz Mauliala da".
Marisantzen lasterra!
Jaun kuntiaren bortala!
"Ai! Ei! Eta, jauna nun düzie
ene sme galanta?"
-"Hik bahiena semerik-
Bereteretxek besterik?
Ezpeldoi altian dün hilik;
Abil, eraikan bizirik!"
Ezpeldoiko jentiak,
ala sentimentü gabiak,
hila haiñ hüllan ükhen eta,
deüsere etzakienak!
Ezpeldoiko alaba
Margarita deitzen da;
Bereteretxen odoletik
ahürkaz biltzen ari da.
Ezpeldoiko bukata
ala bukata ederra!
Berteretxen atorreratik
hirur dozena ümen da.
Hau Bereteretxen balada da, XV. mendeko lehenengo erdian idatzia, 1434 eta 1449 artean hain zuzen ere. Marisantz de Bustanoby-ren semearen heriotza Lerín kondeak agindu zuen (Kondea nafartarra zen eta euskaraz hitz egiten zuen) Mauleko gotorlekuaren komandatea zela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario